Freema Agyeman
Freema Agyeman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1979ko martxoaren 20a (45 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Middlesex University (en) Our Lady's Catholic High School (en) Anna Scher Theatre (en) |
Hezkuntza-maila | gradua |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea eta abeslaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Frema Agyeman (Londres, 1979ko martxoaren 20a) Ingalaterrako zinema, telebista eta antzerki aktorea da. Doctor Who telesailean Martha Jones eta New Amsterdam telesailean Dr. Helen Sharpe izateagatik da ezaguna eta bi telesail hauetan egindako lanarengatik hainbat sari jaso ditu.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Freema Agyeman Londresen jaio zen 1979an. Izaten Frema zen, baina izen artistikotzat "Freema" hartu zuen ahosketa arazoak ekiditeko. Ama iraniar kurdua du eta aita ghanarra. Gaztea zela gurasoak banandu egin ziren[1]. Ama musulmana eta aita metodista izan arren Freema katolikoa da, izan ere eskola katolikotan ikasi baitzuen[2], ez da katoliko praktikantea ordea. 1996an Anna Scher Theatre Schoolen ikasketak egiten hasi zen eta 2000an Middlesex Unibertsitatean Drama ikasketetan graduatu zen[1].
2003an Crossroads telesailean Lola Wiseren rola betez hasi zuen aktore ibilbidea[3] eta British Soap Awardsetan hainbat izendapen jaso zituen. Urte haietan hainbat film independentetan hartu zuen parte.
Doctor Who eta Torchwood: Martha Jones
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006an Doctor Who telesailerako castingean hartu zuen parte eta atal batean Adeola Oshodiren papera bete zuen. Hurrengo castingera aurkezteko Agryemanek dantza, arte martzialak, hipika eta gimnasia landu zituen[4] eta 2007an Martha Jones izateko aukeratu zuten, doktorearen bidaia-laguna alegia, eta bi denboralditan agertu zen. Martha Jones beraren papera Torchwood telesailean ere bete zuen[5]. Bi telesail hauetatik eratorritako bestelako filme, audio eta antzerkietan ere izan zen martha Jones. Doctor Who-ren bidez hainbat izendapen izan zituen eta bi sari ere irabazi zituen, Glamour Awards-etan debutari onena eta Screen Nation Film & TV Awards-etan Telebistako emakumezko aktore faboritoarena.
Ondorengo lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrego urteetan hainbat telesailetan protagonista izan zen, aipagarrienak Law & Order frankiziaren Erresuma Batuko telesailean, The Carrie Diaries-en[4] eta Sense8-n[6]. 2018 eta 2022 artean New Amsterdam mediku telesailean aritu zen[7]. 2021ean The Matrix Resurrections filmean agertu zen.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2004 | Aisha the American | Shaheen | Laburmetraia |
2006 | Rulers and Dealers | Nana | |
2015 | North v South | Penny | |
2017 | Eat Locals | Angel | |
2021 | The Matrix Resurrections | Astra |
Telesailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2003 | Crossroads | Lola Wise | Atal ezezagunak |
2004 | The Bill | Jenna Carter | atal bakarra |
Casualty@Holby City | Kate Hindley | atal bakarra | |
2005 | Mile High | Neska bat | atal bakarra |
Silent Witness | Mary Ogden | atal bakarra | |
2006 | The Bill | Shakira Washington | atal bakarra |
Doctor Who | Adeola Oshodi | atal bakarra | |
2007–2008, 2010 | Martha Jones | Protagonista (3. eta 4. denb) eta 10.ean gonbidatua, guztira 19 atal | |
2007–2008 | Doctor Who Confidential | Bere burua | Ohikoa |
2007 | Totally Doctor Who | Bere burua | 7 atal |
The Infinite Quest | Martha Jones (ahotsa) | 13 atal | |
The Omid Djalili Show | Bere burua | atal bakarra | |
2008 | Torchwood | Martha Jones | 3 atal |
Torchwood Declassified | bere burua | 2 atal | |
Little Dorrit | Tattycoram | Miniseriea, 8 atal | |
Survivors | Jenny Walsh | 2 atal | |
2008–2010 | Bizarre ER | bere burua | Narratzailea, 30 atal |
2009–2012 | Law & Order: UK | Alesha Phillips | Protagonista (1–6 denboralditan); 39 atal |
2013–2015 | The Carrie Diaries | Larissa Loughlin | Protagonista, 22 atal |
2013–2015 | Old Jack's Boat | Shelly Periwinkle | protagonista (1 denb), 12 atal |
2013 | Rubenesque | Trudy | |
2015–2018 | Sense8 | Amanita Caplan | Protagonista, 24 atal |
2017 | Panorama | Narratzailea
Law & Order: UK | |
2018–2022 | New Amsterdam | Dr. Helen Sharpe | protagonista (1–4 denb.), gonbidatua (5. denb), 76 atal |
2023 | Dreamland | Trish | Protagonista, 6 atal |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Antzezlana | Pertsonaia | Zuzendaria | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2001–2002 | When Snow Falls | T | Chris Elwell | |
2001 | Twisted Roots | Anya Starr | Emily Nightingale | |
2002 | Lords and Ladies | Elf Queen / Casanunda | Terry Pratchett | |
2008 | Doctor Who Prom | bere burua | Royal Albert Hallean kontzertua | |
2017 | Apologia | Claire | Alexi Kaye Campbell |
Audioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Audioa | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2007 | The Last Dodo | Narratzailea | Doctor Who audioliburuak |
Wetworld | |||
The Pirate Loop | |||
2008 | Martha in the Mirror | ||
Lost Souls | Martha Jones | Torchwood audio drama | |
The Story of Martha | Narratzailea | Doctor Who audioliburuak | |
2014 | Six Degrees of Assassination | Ellen Townsend | audio drama |
2020 | Torchwood: Dissected | Martha Jones | audio drama |
2021 | The Year of Martha Jones | audio drama |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «From council estate to Tardis: rise of the Timelord's sidekick» hclairezone.tripod.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
- ↑ «Dr Who’s sidekick, Freema Agyeman | The Times» web.archive.org 2020-09-30 (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) SensaCine. «Actriz por accidente, organizadora compulsiva y el significado de su 'tatoo': 5 cosas que no sabías sobre la protagonista de 'New Amsterdam' Freema Agyeman» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
- ↑ a b (Ingelesez) «Doctor Who star makes surprise appearance in The Matrix Resurrections» Radio Times (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
- ↑ «Freema Agyeman - Contributions - Big Finish» www.bigfinish.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
- ↑ (Ingelesez) Sutton, Angie Fiedler. (2018-06-08). «Sense8 Finale Red Carpet Sad But Hopeful For Cast» Fandomopolis (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
- ↑ (Ingelesez) July 20, Lauren Huff; EDT, 2022 at 05:19 PM. «Freema Agyeman announces she's leaving 'New Amsterdam' ahead of final season» EW.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Freema Agyeman |
- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)